XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Egiaz, uste det zerbait arrazoi ere badezula; Tripoten txakoliña txixa eragiteko ona; gaiñerakoan ur epela bezela da; baiña nerea zuk dakizu ondo nolakoa dan.

(Ekustean Sasietak argituaz zijoala alkate jaunaren bekoki illuna, bere txakoliñaren abonuak aditzean, esan zuan bere artean: Etziok urkamendirik; eta auzia irabazi diagu; ziria ondo zijoak sartuaz).

- Zuk ondoen egingo dezuna - esan zion alkateak Sasietari - jai-arratsaldetan etxean egon, eta nik bialduko dizut zuk bear dezun txakoliña, bete-bete egiñ eta lotara joateko.

- Bai, jauna; urkamendia baiña obe da ori.

Edango det, baiña urarekin nasturik, indar geiegia kentzeko.

Orain banua ba, baiña alegia, beste gauza bat esan bear diot.

- Esan ezazu bada.

- Bedorren opizioa irakurri erazi diot erretore jaunari, eta ikaraturik gelditu da ikustean bedorren erdera aiñ ederra; manikórdio... manikórdio... esaten zuan, bere eskuko beatzekin maia joaz.

- Ondo kostata ikasia det nik erdara; bai kosta, baiña bai ikasi ere, (...).